
SIDENOR ETA ZABALGARBI, 2023KO SARITUAK
Sidenor, kategoria orokorrean, eta Zabalgarbi, Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) mailan, Jose Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Saria jaso zuten bere laugarren edizioan. Estrategia Empresarialek, BBK eta Petronorren lankidetzarekin, urtero antolatzen duen sariaren epaimahaiak bi industria-enpresa hauen ingurugiroarekiko zein gizartearekiko konpromezua nabarmendu zuen. Sari-banaketa ekitaldia Bilboko BBK aretoan egin zen eta, hain zuzen ere, euren estrategian eta jardueran gizartearekiko konpromezu hori duten enpresa- egitasmoak haintzat hartzea du xede sari honek. Era berean, Estrategia Empresarialen sortzaile eta presidente José Ignacio Arrietaren ibilbidea eta irudia gogorarazten du.
Jose Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren laugarrren edizioak, ordezkaritza sozioekonomiko eta instituzional zabala bildu zuen Idoia Mendia, lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua buru zuelarik. Bertaratu zirenen artean, besteak beste, Bilboko udaletxeko zinegotzi Eider Inunciaga, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estíbaliz Hernáez eta Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendari Leyre Madariaga egon ziren.
Epaimahaia Eusko Jaurlaritzako, BBKko, Confebaseko, Petronorreko, Estrategia Empresarialeko eta iaz sarituak izan ziren Eroskiko eta Alzola Basque Waterreko ordezkariek osatu zuten. Kategoria orokorrean Sidenor saritzea erabaki zuen eta saria José Antonio Jainaga presidenteak jaso zuen Petronorreko presidente Emiliano López Atxurra eta Eroskiko zuzendari nagusi Rosa Carabelen eskutik. ETE kategorian BBK Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolak eta Alzola Basque Waterreko zuzendari nagusi Patxi Casalek eman zuten saria. Mikel Huizi Zabalgarbiko zuzendari nagusiak jaso zuen bere esker ona adieraziz.
Era honetan, Sidenorrek eta Zabalgarbik bat egiten dute 2019an Petronorrek hasi eta 2021an eta 2022na Biolanek eta Eroskik jarraipena eman zioten zerrendarekin. Hain zuzen ere, euren estrategian era sistematikoan erantzunkizun sozial korporatiboa duten ekintzak aurrera eramateagatik eta, era berean, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) barneratzeko erakusten duten konpromisoarengatik.
Idoia Mendia lehendakariordeak bere hitzaldian industria “erantzunkizun sozial korporatiboarekin” zerikusia duten sari hauen protagonista izatearen garrantziaz ohartarazi zuen. Era berean aurreko edizioetan, pandemia eta Ukraniaren inbasioa zirela medio, sari-banaketa ekitaldi honen inguruan egon ziren egoerak gogora ekarri zituen. “Gaur ziurgabetasun ugariekin gatoz ekitaldi honetara baina lau ziurtasunekin: ziurgabetasun horiek ez gaituztela inoiz utziko, hiru urte konbultso hauei eman diegun erantzuna historian izan den enplegu-sortze handiena eta hoberena izan dela, zorroztasunez arriskuak hartzen jakin behar dela aurretik porrot egin zutenak ez bezalako erantzunak emateko eta soilik konpromiso publiko, sindikal eta enpresarialaren esperientzia blindatuaz, aurretik datorkigun guztiari aurre egin ahal izango diogula”.
Petronorreko presidente, Emiliano López Atxurra, azkenik, José Ignacio Arrieta, Javier García Egocheaga, Ricardo González Orús edota Paulino Luesma bezalako pertsonek izan duten garrantzia nabarmendu du. “Horiek egin dute posible gaur egun dugun ongizatearen gizartea edukitzea”. Eta belaunaldi gazteei egin zien deia, “enpresak sortzea eta enpresari izatea bait da erantzunkizun soziala egiteko erarik egokiena”.
Sari-banaketa ekitaldian zehar Bilboko Koral Elkarteak emanaldi txiki bat eman zuen.
BILBAO
Albia I eraikina, 6. solairua
Done Bikendi, 8, 7. Dpt./ 48001 Bilbao
944 274 446
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
ACB eraikina / 20018 Donostia
943 011 160