
P4Q eta Satlantis, 2024ko José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea sariaren irabazle
P4Q eta Satlantis izan ziren 2024ean José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea sariaren bostgarren edizioko garaileak. Estrategia Empresarialek, BBK eta Petronorren laguntzarekin, urtero antolatzen duen sariaren epaimahaiak bi enpresa hauek ingurugiroan zein gazteriaren enpleguan eragiten duten onura azpimarratu zuen.
Sari-banaketa ekitaldia Bilboko BBK aretoan egin zen eta, hain zuzen ere, euren estrategian eta jardueran gizartearekiko konpromezu hori duten enpresa- egitasmoak haintzat hartzea du xede sari honek. Era berean, Estrategia Empresarialen sortzaile eta presidente José Ignacio Arrietaren ibilbidea eta irudia gogorarazten du. Jose Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren bostgarren edizioak, ordezkaritza sozioekonomiko eta instituzional zabala bildu zuen Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua buru zuelarik. Bertaratu zirenen artean, besteak beste Ekonomia Sustatzeko Bizkaiko Foru Diputatu Ainara Basurko, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez, Industria sailburuorde Mikel Amundarain eta Bilboko Garapen Ekonomikorako zinegotzi Xabier Ochandiano egon ziren.
Epaimahaia Eusko Jaurlaritzako, BBKko, Confebaseko, Petronorreko, Estrategia Empresarialeko eta iaz sarituak izan ziren Sidenor eta Zabalgarbiko ordezkariek osatu zuten. Kategoria orokorrean elektronika arloko P4Q enpresa saritzea erabaki zuen eta garaikurra, Petronorreko presidente Emiliano López Atxurra eta Sidenorreko presidente José Antonio Jainagaren eskutik, Aitor Alapont zuzendari orokorrak jaso zuen. ETE kategorian saria BBK Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolak eta Zabalgarbiko zuzendari nagusi Mikel Huizik eman zuten eta lurra aztertzeko mikrosateliteetan aditua den Satlantis enpresaren arduradu tekniko Aitor Condek jaso zuen.
Ohiko kategorietaz gain, 2024ko edizioak berritasunak ere izan zituen, hain zuzen ere, hiri eta herrialde baten eraldaketan egindako ekarpenagatik Guggenheim Bilbao museoari egindako aitortza berezia. Museoaren Garapen zuzendari Xabier Pérez Gaubekak jaso zuen oroigarria, Estrategia Empresarialeko kontseilari ordezkari eta zuzendari Roberto Urkitza eta Javier Hurtado sailburuaren eskutik. Era honetan, hiru erakunde hauek bat egiten dute 2019an Petronorrek hasi eta 2021ean Biolanek, 2022an, Eroskik eta Alzolak eta 2023an Sidenorrek eta Zabalgarbik jarraipena emandako zerrendarekin. Hain zuzen ere, euren estrategian era sistematikoan erantzunkizun sozial korporatiboa duten ekintzak aurrera eramateagatik eta, era berean, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) barneratzeko erakusten duten konpromisoarengatik.
Javier Hurtado sailburuak José Ignacio Arrietaren aldarrikapen bat ekarri zuen gogoera itxiera ekitaldian. “Ezin zaio inbertitzeari utzi hori izango bait da aberastasuna eta garapena ekarriko diguna”. Era berean, eragile guztien arteko elkarlanak duen garrantzia azpimarratu zuen “administrazio, enpresa eta langileen ordezkarien artean partekatzen den amankomuneko konpromezua bait da”.
Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak, bestalde, enpresaren ikuspuntutik bizitza hobe baten alde lan egiteko helburuarekin, gizarte zein ingurumen erantzukizunekin zerikusia duten gaiak antolakutzan txertatuak egotearen garrantzia azpimarratu zuen. Azken finean, enpresaren eraginkortasun zein lehiakortasunean eragina izango duten gaiak izango bait dira. Eta horregatik, hain zuzen ere, López Atxurrak nabarmendu zuen Estrategia Empresarialek banatzen dituen sarien garrantzia.
José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizartea sari-banaketa ekitaldiari mahai-inguru batek eman zion amaiera. ‘Ekintzailetza eta enplegua, GHJen baitan’ izenburupean Auzikerreko zuzendari orokorra Ainhoa Isla, DEMAren zuzendari-gerente Gloria Múgica, Bultz-Laneko zuzendari orokor Javier Mata eta BBKren Talentu eta Ekintzailetzaren arduradun Oihane Aldaiturriagak parte hartu zuten solasaldian.
BILBAO
Albia I eraikina, 6. solairua
Done Bikendi, 8, 7. Dpt./ 48001 Bilbao
944 274 446
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
ACB eraikina / 20018 Donostia
943 011 160