BBK Aretoan (Bilbon), 2024ko ekainaren 17an, 18:00etan.
Estrategia Empresarialak José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren bostgarren edizioa ospatzen du. Helburua euskal enpresek (enpresa talde zein enpresa munduarekin harremana duten pertsonek) duten Gizarte Erantzukizun Korporatiboko eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) alde jokaera nabarmenenak aitortzea eta haien ekarpenak garapen sozio-ekonomikoan, ongizatean, hezkuntzan eta kulturan ezagutaraztea da.
Horregatik, José Ignacio Arrieta Enpresa eta Gizarte Sariaren bidez, Estrategia Empresarialak helburu hauek lortu nahi ditu:
ESK esparruaren barne haien konpromiso sozialagatik nabarmentzen diren enpresa, enpresa talde, enpresari eta zuzendariei izandako ardura eta esfortzuagatik.
Enpleguan, ikerkuntzan, mendetasunean eta desgaitasunean, osasunean, gizarteratzean, hezkuntzan, iraunkortasunean, adinekoetan eta kultura sustapeneko arloetan eginiko Erantzukizun Sozial Korporatiboko jokaera nabarmenenak azpimarratzea.
Egitura sozio-ekonomikoan eta euskal gizartean Erantzukizun Sozialeko jokaeren beharraz sentsibilizatzea, modu horretan, animatzera jokaera horietan irautea eta eredugarritzat hartzea.
Enpresei eta pertsonei jarrera sozialen aldaketen eraginaren garrantziaz gizarte eta lurraldeen kohesioa lortzearen helburuarekin.
beste enpresa, enpresa talde, enpresari eta zuzendariek ekintza zein jokaera anitzak eredu bezala hartu ahal izatea
Ekintza onak aurrera eramaten ari diren enpresa eta enpresa munduarekin erlazioa duten pertsonek.
Ekimen honekin gure laguntza eskaini nahi diogu helburu bikoitza duen proiektu honi:
- Ikerkuntzarako, gogoetarako, dibulgaziorako, kontzientziaziorako, praktiken ezagutzarako eta enpresa zein gizartearen arteko harremanetarako ekimen zein proposamenen palanka bihurtzea.
- Era berean, José Ignacio Arrietak bere bizitza osoan izandako konpromiso intelektuala gogoraraztea.
José Ignacio Arrieta
Sari hau sortu zen José Ignacio Arrietaren omenez (1943-2018). Estrategia Empresarialeko fundatzailea, bere ibilbide pertsonal eta profesional osoan zehar erantzukizun sozialeko eredu laudagarria izan zen hura.
Sari honekin Estrategia Empresarial-ak aitortu nahi du bere ibilbide pertsonal zein profesionala eta baita ere Euskadiri eginiko ekarpena arlo sozial zein ekonomikoan.
Jose Ignacio Arrietak bere ibilbide profesionalaren zehar, arlo publiko zein pribatuan, gogoz defenditu zuen enpresa, aberastasunaren sortzailearen rolean, eta gizartea, funtsezko estruktura kohesio soziala lortzeko loturaren beharra. Aipatzekoa da, Diru Sarrera Bermatzeko Errentaren (DSB) eta Pobreziaren Aurkako Egitasmoaren aitzindaria izan zela, beraz, bidezkoa da, bere irudia gogoratzea Euskadiren identitate zeinaren alde lan egin zuen pertsona bat bezala: gizarte moderno eta kohesionatuta eta egitura trinko duen babes soziala.
Sari hau Erantzukizun Sozial Korporatiboko eta Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) arloan jokabideetan konprometituta dauden enpresa, enpresa talde, enpresari eta zuzendari guztientzat zabalik dago.
Epaimahaiak, zalantzan egotekotan, eskubidea izango du juzgatzera eta aukeratzera baldintzak betetzen dituzten hautagaiak.
Bostgarren edizio honetan, dokumentazioa posta elektroniko honetara secreataria@estrategia.net bidali daiteke edo gure bulegoetan aurkezteko aukera ere egongo da: C/ San Vicente kalea, 8- Albia Eraikina I, 6ª solairua.
Hautagaitzen aurkezpena zabalik egongo da 2024ko ekainak 10 arte.
Epez kanpoko eskaerak ez dira onartuko.
1. Hautagai aurkezten den pertsona edo erakundearen identifikazioa.
2. Enpresa hautagaiaren identifikazioa.
3. Idatziz aurkeztea (gutxienez folio bat, aurpegi batez) garatzen dituen praktika onak zeinak aplikatu daitezke hurrengo arloetan:
- Enplegua
- Ikerketa eta osasuna
- Mendetasuna eta Desgaitasuna
- Gizarteratzea
- Hezkuntza
- Gazte ekintzailetza
- Iraunkortasuna
- Adinekoak
- Kirol eta Kultura Sustapena
Onartuko da ere, marrazki, argazki eta bideoen aurkezpena betiere, edukiek frogatzen badute aipatutako jokaerak.
Esteka honetan jaitsi ahal dira Sariaren oinarriak eta interesa duen edonorekin partekatu. Edozein pertsona edo enpresak aurkeztu dezake beste enpresa edo pertsona Sarirako hautagai bezala.
pdf-a jaitsiEpaimahaiaren KONPOSAKETA hurrengoa izango da:
Presidentea: Estrategia Empresarialeko Administrazio Kontseiluko idazkaria.
Idazkaria: Estrategia Empresarialeko kontseilari delegatua.
Bokalak:
- BBK
- Petronor
- Eusko Jaurlaritza
- Confebask
- Sidenor eta Zabalgarbi (aurreko edizioan saritutako enpresak).
Epaimahaiaren FUNTZIOAK hurrengoak:
- Aurkeztutako hautagaien aukeraketa.
- Saria ematea.
- Balorazio irizpideak oinarrituko dira epaimahaien iritzietan.
- Aukeraketa gehiengo soilaren bidez izango da, Presidentea kalitatezko botoa izanik.
- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
- Sariak bi maila ditu, enpresa handikoa eta enpresa txiki eta ertainena, alegia. Bakarrik hautagai bat sarituko da maila bakoitzean.
- Enpresa eta Gizarte José Ignacio Arrieta Saria urtero ospatuko da, aurtengoa bigarren edizioa izanik eta publizitate, konkurrentzia eta objektibotasun printzipioen arabera gauzatzen da.
- Aurten bi sari egongo dira diru-hornidurarik gabe. Errekonozimendu sozial bat da.
- Sariak emango dira epaimahaiko kideak erabakitzen dutenean hautagaiak baldintzak betetzeaz gain merezi dutenean. Kontrako kasuan, ez da saririk emango.
- Organizazioak saridunen zenbatekoa zabaltzeko edota aldatzeko eskubidea izango du kasuan kasu, merezimendu bereziko hautagaiak ematen badira.
- Sariak eman ahal izango dira ex-aequo.
BILBAO
Done Bikendi, 8,6. solairua, 7. Dpt. - Albia I eraikina
48001 Bilbao
944 274 446
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Portuetxe Bidea, 51 – 2º Ofi. 216 - ACB eraikina
20018 Donostia
943 011 160